+ 8

Futbolzale barri bat ete?

Heldu zara. Luze egin jaku, ez uste. Bai, badakit bederatzi hilabete direzela, bueno, berrogei aste medikuen esanetan, baina geure kasuan gitxi batzuk gehiago izan dira… bardin da, urte batzutan, lasaiago, azalduko deutsut. Erditzea gogorra eta luzea izan da, zuretzako, argi dago, eta amarentzat bereziki, pisu nahikotxogaz jaio zara, ez da hain arrunta izaten neskatxu batek lau kilogaz jaiotzea! Ganera, presarik ez dozu izan, pare bat egun gehiago gelditu zara hor barruan.

Hainbeste itzaron eta gero ez dot esango momentu txarrean zatozenik, alaba bat izatean une latzak onenak bihurtuten diralako, baina ezin esan daikegu gauzak inguruan errez dagozanik. Sarritan entzun dot  seme-alabek jaiotzean besopean ogi bat ei dakarrela eta momentuz, premiarik ez dogun arren, badaezpadan izozgailuan gordeta itxiko dogu, agian hilabete gitxitan jateko beharra izan daikegulako.

Txoko honetan orain bost urte hasi nintzen Athleticen goraberei buruzko sarrerak idazten, eta beitu, horretan jarraitzen dot, pila bat jende ezagututeko aukerea emon eta idazketa lantzen lagunduten deustalako, gainera (nahiz eta zuk eta biok erabiliko dogun hizkuntzareriko zor haundia daukadan, hartu daigun sarrera hau abiapuntutzat beraz). Behar bada idatzi dodazan gauzetatik hau izango da serioena, baita pertsonalena, baina lagun artean gagozanez zihur lerro honeetan dinotsudazanak sekretuan gordeko deuskuezela.  Iruzkinak idazten dabezenen artean, ganera, pila bat ezagun izango dozuz, ez uste, nahiz eta gehienek ezizenez izenpetu, ondo baino hobeto identifikatuta daukadaz (kodrilakoak, unibertsitateko lagunak edota laneko kideak direzelako gehienak), baina badagoz bere Internet bidez ezagututakoak, nahiko gainera, eta horregaitik bakarrik pena merezi izan dau txoko hau sortu eta bizirik mantentzea.

Argazkian agertzen dan jantzia zeure amabitxia izango danak oparitu eustan neure azkeneko urtebetetzean, beraz amak itxiten deuskunean Ikerregaz eta Kaigaz partiduren bat ikustera eroango zaittut, gehienak alkarregaz ikusten doguz (kafesne eta patxaran txiki baten laguntzaz, horregatik ule gorri bateri zaharrak emoten dogula entzun behar izaten deutsagu), nahiz eta gehienetean ikusi-ikusi baino, sufriduten doguzan arren. Bai, batzuk zaletasun zurigorri hau dala eta zorotzat hartuten nabe, baina ez da horrenbesterako, zaletasun sanoetariko bat da eta. Askok galdetuten deustie ia San Mames barrirako Athleticeko bazkide egingo zaitudan. Gustatuko litzakit, ez uste, baina ez da merkea, sarreralez berrezkura ezina dan diru mordoa emon behar da eta ez dagoz ez ama ez aitaren beharretan gauzak dirua alperrik gastatuten ibiltzeko moduan. Halan eta bere, ziurrenik aititeren karneta erabili ahal izango dogu, barriz San Mamesera joateko asmoa daula dino, baina telebistatik ikusten jarraituko dauazalako. Gainera, geure arten, beragaz partidu bat ikustea jasanezina da, lar urduri jartzen da eta inguruko danak artegatutea lortuten dau.

Beste alde batetik zalantzak daukadaz, ez pentsa. Ez dakit zelan sortu daiteken zaletasuna era natural baten, agian, amari gertatuten jakon moduan, futbola gorrotatuko dozu, batek daki. Eta horretarako eskubide guztia daukazu. Neure kasuan ez neban aukera askorik izan, jaiotako egun berean Getxoko bazkide egin ninduen eta bost edo sei urtegaz Athleticekoa, beraz futbolzale ez izatea gatxa zoro guzti horreen artean. Getxokoa tradizioa da sendi artean, ez pentsa, presidentzian zeure biraitite, aitite eta osaba bat egon ziran, zuzendaritzatik beste hainbat familia kide pasa eta jokalari moduen bere beste batzuk jantzi dabe kamiseta gualdinegroa. Garaian, ganera, taldeak garrantzi handia baeban, Athleticen filiala zala esan daiteke, ospea izan daben hainbat futbolarik egin eben Athleticera saltoa Faduratik.

Tira baina, sasoian sasoikoak. Orain garrantzia dauan gauza bakarra geure artean zagozala da, denbora askotan zehar amets bat moduan ikusten genduna egi bihurtuta. Bide nekea, gogorra, oztopoz beterikoa, batzutan, hainbatetan, etsiarazlea, baina batasunez, ahaleginez, alkartasun askogaz, bereziki amaren iraunkortasun eta indarragaz, eta maitasunez, maitasun askogaz, nahia bete, helmugara heldu gara. Behar bada hau irakurrita hobeto ulertuko dozu logelan, leiho ondoko horman, ezina, ekinaren ekinez egina leloa zergaitik idatzi dogun.

Zoriontsu izatea zer dan gaur ulertu dogu. Ondo etorri, Maddi.
Si te ha gustado o te ha parecido de interés esta entrada, cómpartela y ayuda a difundirla. Eskerrik asko.

8 comentarios

  1. de verdad que espero que algú día tu hija pueda leer y entender estas palabras, para mí es lo más parecido a desnudar el alma y el corazón,aunque verdaderamente no hable euskera,entiendo la pasión y el amor que hay en ellas,solo le pido a Dios,que os dé fuerzas y salud para criarla.Un besazo enorme de uan persona que te quiere con todo su corazón y por supuesto a tus chicas" van en el pack"

    ResponderEliminar
  2. Zorionak Gontzal eta emaztea (neskalaguna)!

    Gozatu momentu hauetaz , laister pasa eta ahazten direlako.
    Nik nire familia kontratuan irabazita dudan gauza bakarra, san mamesera joatea da, baina bakarrik partidura, aurreko eta geroko poteak bidean geratu ziren.

    ResponderEliminar
  3. Zorionak eta ongi etorri klubera. Nire etxean bi dago, eta zurea bezala athletic zale amorratuak, noski. Herritik ikusiko gara.
    Besarkada haundi bat

    ResponderEliminar
  4. Siento no poder realizar el comentario en Euskera, Maddi estoy seguro de que tú me ayudarás a aprenderlo, pues con aita al que te une una gran complicidad desde que se inició tú deseada gestación empezarás a hablar tus primeras palabra en nuestra amada lengua.
    aitite te promete poner todo su torpe empeño en conseguir ser contigo un alumno aventajado, con tú aita no podría, pues me pondría tan nervioso como él cuando ve un partido del Athletic conmigo.
    Espero que a cambio, me dejes intentar inyectarte el mismo amor al Athletic que logre tuvieran tú aita y tu osaba Iñigo, en nuestra familia no serás la única mujer que tiene esta pasión, tú amama también la profesa.
    Con tú aita y con tu osaba me costo un poquito, pues con sus seis y dos años respectivos, repartían sus amores entre el Athletic y los dibujos animados y a la hora de salir para San Mames había zafarrancho de combate, pero tú bisabuelo materno que ha sido para todos nosotros un faro de adoración, me ayudó mucho en la tarea, se ponía como yo muy nervioso hasta el punto de que se marchaba del campo media hora antes y nos esperaba en el coche .
    Mi carnet será para ti, si conseguimos que disfrutes como nosotros con nuestro club, y en una de tus confidencias con tu aita dile que si cambio la tele por la Catedral es además de los nervios por la vista, que como te pasa a ti en estos momentos no me deja ver todo lo claro que me gustaría, lo bueno es que lo tuyo es cuestión de días, lo mío tiene peor solución.
    Por último decirte que junto con los nacimientos de tú aita y de tú osaba, el tuyo ha sido la mayor alegría de nuestras vidas ( la de tu amama y la mía)pero bueno eso ya te lo diré en Euskera cuando me enseñes.
    Otra cosa, como los niños venís con un pan debajo del brazo espero que el tuyo, sea el poner paz en este río revuelto que significa nuestro club.
    Mosus Maddi

    ResponderEliminar
  5. La prosa del hijo es excelente, pero la del padre no desmerece en absoluto. Zorionak por los dos motivos.

    ResponderEliminar
  6. Felicitaciones Gontzal... Bienvenido al otro club, el de los papás.

    ResponderEliminar

Este blog lo hacemos entre todos, por lo que no sólo se agradece tu opinión, sino que es necesaria para enriquecerlo. Los comentarios, una vez enviados, se publican automáticamente, no están moderados y aunque en cinco años no ha sido necesario, nos reservamos el derecho de eliminar y/o modificar los comentarios que contengan lenguaje inapropiado, spam o resulten ofensivos.

Aldez aurretik, eskerrik asko. Gracias por anticipado.